Tobaco Road taldea oin dala urte bi egon zan atzenengoz Areatzan, Tobaco Road por un tubo izena daroan atzen lana aurkezten. Zapatu iluntzean, Txitxo Amilibi eta Antonio 'Anti Maestro' Azacetak osotutako bikoteak barriro ipiniko ditu blues eta rock&roll doinuak The Quiet Cornerren, bersino klasiko zein In Cold Blood (1998) eta Albaniako Hot Sessions (2008) diskoetako abesti propioakaz.