Laminetxe Gztx

Laminetxe Gaztetxean arte erakusketea egongo da eguenean

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 18a, 10:27

Arrastian zehar, zortzi artista batuko dira Areatzako gaztetxean. Horrezaz gain, mikro irekia be egongo da.

Areatzako Laminetxe Gaztetxeak sormenaren inguruko jardunaldia antolatu dau garagarrilaren 20an, eguena, 17:00etatik aurrera. Alde batetik, musikea eta kantua buztartuko dira bertan egongo diran mikro irekiakaz eta bestetik, hainbat artistek euren lanak erakutsiko dabez hurreratuten diranen artean.

Lamintxu asanbladak konbidautako artistak zortzi dira: Irati Petuya Areatzako jaietarako kartelaren egilea, Ander Amuriza billaroztarra, Iratxe Barcina, Ane Laskurain, Ander Ansotegi, Andrea Sainz de Baranda, Nahia Novo eta Maitane Campos.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!