jaiak

Jaietarako prestaketakaz hasiko dira billaroztarrak asteon

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 17a

Danborradarako lehen entseguak eta jai batzodearen batzarra egingo dira asteon. Laminetxen be, auzolana dago eta ebatzi da jaietako kartel irabazlea: Irati Petuya.

Jaiak hasteko hilabete baino gehiago falta bada be, Areatza asteon hasiko da prestaketakaz. Lehen pausoa, jaietarako kartel ofiziala aukeratutea izan da eta ebatzi da. Irati Petuya Ingunzak egindako marrazkia da irabazlea. Txistulari bi marraztu ditu, plazako iturriko alkatxofakaz apaindutako zapi moduko batean. Honegaz, 150 euroko saria izango da artistak.

Irati Petuyak egindako kartela.

Horrezaz gain, Areatzako Danborradarako lehenengo pausoak emongo dira gaur, hilak 17. Materiala mobiduteko hitzordua dago 20:00etan udaletxean. Izan be, bihar hasiko dira entseguak. Danborrada Txikian parte hartzeako, 19:30ean egin beharko da izen-emotea udaletxean eta jarraian, lehen entsegua egingo da. Danborrada nagusirako barriz, eguaztenean, hilak 19, egingo da izen-emotea eta lehen entsegua 20:00etan.

Beste alde batetik, jai batzordea martitzenean, hilak 18, batuko da udaletxean 19:30ean. Goizez ostera, beste zita bat dago Laminetxe Gaztetxean, lan eguna egingo da lekua udarako atonduteko helburuagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!