Urri lehenengoaren 30ean izango da aurtengo Areatzako Mendi Martxea, urte berezia Lamino Kirol Klub eta parte-hartzaileentzako, hamargarren edizinoa da-ta. Holan, martxea bakarrik ez, egun osoko jaia egongo da Octoberfest, elektrotxarangea, kontzertu eta guzti. Atzen urteetan garbitu diran eta aurtengorako zabaldu dan antxinako bideetatik, ibilbide bi egongo dira: martxa luzea, 29 kilometro eta 1.800 metroko desnibelekoa, eta laburra, 21 kilometro eta 1.000 metroko desnibelduna. Atzen hau Bikozganetik, autobusean igon ostean.
Izen emotea, zabalik dago daborduko areatzakomartxa.blogspot.com webgunean. Hamabost euro ordaindu behar dira eta barnean dagoz asegurua, horniketak, hamargarren edizinoko kamiseta berezia, dutxa eta Octoberfest-erako txartel baten prezioa. Hamalau urtera arteko gaztetxoentzako prezioa barriz, hiru eurokoa da. Aurtengoan, ezingo da izena egunean bertan egin. Webgunean egin behar da izen-emotea, urri lehengoaren 21a baino lehen.