musikea

Xahu taldeak jazz musikea eskainiko dau The Quiet Cornerren

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 11a, 10:00

Zapatuan, hilak 15, izango da kontzertua Areatzako taberna irlandarrean; 21:00etatik aurrera egongo laukotea Gero gerokoak diskoa aurkezten.

Xahu Unai Olabarri Varela bateria-jole igorreztarrak gidatutako jazz laukotea da; Olabarrigaz batera Josu Salegi saxo altu-jolea, Mikel Nuñez piano-jolea eta Jon Ander Amigo baxu elektriko-joleak osotuten dabe taldea. 2018an batu ziran, lagun artean musikea egiteko helburuagaz eta lehen diskoa 2022an atera eben, Gero gerokoak.

Jazz-aren barruan, Be-bop eta Hard-bop estiloak buztartuten ditue, kanta original zein Messengers eta Brian Bladi & The Fellowship moduko banden bertsinoak eginez. Holan, atzeen urteetan egindako hamaika abestigaz osotu eben Gero gerokoak. Laster, Donostiako Jazzaldian joteko aukerea be izango dau Xahuk.

Hurrengo kontzertuak

Xahuz gaineraz, garagarrilean beste musika saio bi antolatu dira The Quiet Cornerren. Batetik, Tobacco Road taldearen kontzertua egongo da hilaren 22an, zapatu gaua. Bestetik, hilaren 30, domeka eguerdian Dj O'Ganji egongo da rock&roll musikea ipinteko lanetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!