Hurrengo astean, garagarrilaren 10etik 12ra, Areatzako gazteek Arrabako Gorbeiako Aterpera joateko aukerea izango dabe, Gaztelekuko begiraleagaz. Gau bi egingo ditue bertan, armozu bi, bazkari bat eta afari bigaz. Bitarteko egunean, martitzenean, eguna aterpe inguruetako hatx eta basoetatik pasauko dabe, mendi gida bategaz.
Joan ahal izateko, izena hilak 7a, barikua, baino lehen idatzi behar da 630 805 823 telefonora. Behin izena emonda, gazte bakotxeko 30 euro ordaindu beharko dira barikuan Gaztelekuan; 18:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek azaldu dabenez, edozein duda galdetu daiteke emondako telefono zenbakian.