Gorbeia Landa Garapen Alkarteak, bertoko turismoa bultzatzeko markeak, eta Udalak alkarlanean Areatzako ondare historiko eta kulturala bisitariei azalduteko audiogida barria prestatu dabe. Bertan, uribilduko hamar kokapenen inguruko informazinoa emoten da: plazea, Bekokale eta Zubizarra, Mari Cruz de Gurutzetaren plazea eta eskulturea, Zubizarra plazea, eleiza ataria, Burdinola errotea, eleiz aurrea, Askako iturria, Mudejar etxea eta Gortazar jauregia.
Hau, martian aurkeztu eben eta oin, Parketxeak aukerea emongo dau bertan materiala eskatu eta ibilbidea norberak egiteko. Gainera, audiogida edonorentzako eta edozein momentutan dago eskuragai eu.gorbeiaeuskadi.com/areatza estekan.