erakusketea

Vicente Guinearen 'Animarbolak' erakusketea ikusgai dago Areatzan

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 4a, 10:20

Vicente Guinearen arrgazkietako bat, orkatz formako arbolea // V. Guinea

Garagarril eta abuztu osoan egongo dira Areatzako Parketxean animalien itxurea daukien arbolen inguruko argazki ugari.

Areatzako Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazino Zentroan, hurrengo hilebete bietan egongo da ikusgai Vicente Guinearen 60 bat argazkik osotuten daben Animarbolak, irudimenari irekitako erakusketa. Parketxea egunero egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara goizez eta 16:00etatik 18:00etara arrastiz. Argazkiotan Guineak Euskal Herriko basoetatik topautako arbola bereziak ikusi daitekez, animalia itxura daukien enborrak.

Guinea, batez be Urbasan ibili da argazkiok ateraten, baina euskal baso ugaritako arbolak ikusi ahal izango dira, pagoak gehien bat. Irudimenari zabaldutako erakusketa bat dala dino argazkilari elgoibartarrak eta helburu nagusia, eguneroko paisaia naturaletan aurkitu daitekezan forma bitxiak harrapetea izan da. Holan, gure inguruen gainean hausnartu eta irudimena indartzeko.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!