urtekerea

Garagarrilaren 14an, Hondarribiara urtekerea egingo dabe Areatzako jubiladuek

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 3a

Hondarribia // Gipuzkoa Turismo

Izen-emotea eta ordainketea gaur, bihar edo etzi egin daiteke Uparan jubiladu eta pensiodunen alkartearen lokalean, 18:00etatik 20:00etara.

Uparan Areatzako jubildau eta pensiodunen alkarteak antolatuta, garagarrilaren 14an urtekera egingo da Hondarribiara. Goizean goizetik Areatzatik autobusean urten eta Hondarribiara heldu orduko, Txingudiko badiatik katamaran batean nabegauko dabe goizean. Gero, bazkaria egingo dabe herrian.

Izena emoteko gaur, hilak 3, eta eguaztena artean, hilak 5, alkartearen lokala zabalik egongo da 18:00etatik 20:00etara. Uparan alkarteko bazkideentzako prezioa 35 eurokoa da eta bazkide ez diranentzako prezioa barriz, 45 eurokoa. Antolatzaileek aurreratu dabe, dirua ez dala bueltauko, osasun arazoak tartean ez badagoz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!