jaiak

Martxan dago Areatzako jaietarako Kartel Lehiaketea

Asier Abrisketa 2023ko ekainaren 29a

2022ko jaietako kartel irabazlea.

Bakotxaren proposamenak aurkeztuteko epea garagarrilaren 14a izango da, 14:00etan udaletxean.

Abuztuaren 23tik 29ra izango dira aurtengo Areatzako jaiak eta daborduko, martxan ipini dabe Jai Batzordeak eta Udalak kartela ebazteko Kartel Lehiaketea. Garagarrilaren 14a da kartelak udaletxean aurkeztuteko atzen eguna, udaletxearen ordutegian, hau da, 14:00ak arte. Sari bakarra, baina potoloa, eroango dau irabazleak: 150 euro.

Edozein teknika erabili daiteke kartela egiteko eta honek 60x40cm-ko tamainua izan behar dau. Halanda be, A3 tamainuko orri batean aurkeztu behar da, sinatu barik.. Honegaz batera, gutunazal zarratu bat emon beharko da udaletxean egilearen datuakaz (izen-abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia).

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!