Iker Piris bluesman tolosarra Areatzako The Quiet Corner tabernan egongo da oingo zapatuan, garagarrilak 1, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Atzenengoz, Piris 2022ko zezeilean egon zan taberna irlandarrean eta gainera, TQCk AEFAT alkarteari laguntzeko egin eban diskoan be parte hartu eban, Ataxia telangiectasia gaixotasuna daukien ume eta gazteentzako dirua batzeako.
Piris gazte-gaztetatik murgildu zan blues musikearen munduan eta 1997an igon zan lehenegoz oholtza batera. Ordutik, hainbat proiektu izan ditu esku artean. Berbarako, The Romanticos taldeagaz argitarautako hiru diskak: My time (2012), Do it yourself (2014) eta Good Vibrations (2017). Gero, nazinoarteko musikariakaz osotu eban Iker Piris & his Dual Electras, 2019an Electra diskoa atera eben. Bakarti lez be, Solo argitarau eban Pirisek 2019an.