Aurtengo udarako be, Areatzako Udalak ugerlekuetako Aldamin taberna eta jatetxea kudeatuteko lehiaketa publikoa antolatu eban baina ez zan hau inori esleitu. Izan be, ez zan kudeatzailerik aurkeztu. Holan, Udala ugerlekuak zabalduta dagozan bitartean, Aldamin aurrera eroateko lan-talde bila ibili da eta topau dau.
Ugerlekuak bagilaren 10ean zabaldu ebazan ateak eta oin arte tabernarik egon ez dan arren, bihar, hilak 29, zabalduko da. Printzipioz, ugerlekuak zarratu arte egongo da Aldamin zabalik, hau da, urri lehenengoaren 10era arte.