Astegoieneko kontzertuak Areatzan

Ager Barragan 2023ko ekainaren 15a

Bagilaren 16an eta 17an musikea barriro Areatzara bueltauko da Txarly Usher y los ejemplares eta Four Friends taldeen emonaldiakaz.

Txarly Usher y los ejemplares 2019an jaio zan postpunk, afterpunk eta death rock proiektua da eta hasikeratik Cuervo, Corazón y Cuchillos eta SOMA moduko lanak defendiduten ibili ostean, igaz euren azken lana Dentro de nuestras tinieblas argitaratu eben. Barikuan, hilak 16, gaueko 22:30etan, Bixer tabernan egongo dira kontzertua emoten.

Four Friends talde bilbotarra 1990eko hamarkadan jaio zan eta rocka, jazza, swinga eta soula moduko estiloak jarduten dabez. Taldea Eider Saratsagak, Eneka Albizuk, Iñaki Iraetak, Fernando Iraetak y Jorge Gómez Abrisketak osatuten dabe eta The Quiet Corner tabernan emongo dabe kontzertua zapatuan, hilaren 17an, gaueko 20:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!