Bizkaiko gaztai onena Areatzako Txonde gaztandegiak dauka

Ager Barragan 2023ko ekainaren 14a

Igaz lez, aurten be Bizkaiko gaztairik onenaren lehen saria jaso dau Antxon Iturriagak “Villa de Bilbao” Txapelketan.

2022an be garaile urten zan eta aurtengo txapelketan, lehenengo postua mantenidutea lortu dau Areatzako gaztagileak. Txapelketako epaimahaikideek azaldu eben txapelketan aurkeztu ziran gaztai guztiakaz oso pozik geratu zirala eta oso kalidade handiko gaztaiak izan zirala. Txapelketa generaleko garaikurra Gipuzkoako Agerre-Buru baserriak lortu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!