Urkidi mendiak buzoi barria eukiko dau

Ager Barragan 2023ko eka. 14a, 11:39

Bagilaren 17an, zapatua, mendi urtekerea antolatu dabe Lamino Kirol Klubak eta Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñak, Urkidi mendian buzoi barria ipinteko.

Hilaren 15a baino lehenago emon behar da izena urtekerarako eta honek aukera bi eukiko ditu, bata Areatzatik oinez hasi goizeko 09:00etan eta bestea, ibilaldia Upokomakatzatik hastea. Buzoia goizeko 10:30ean ipiniko da Urkidin eta gero, 11:00etan, hamaiketakoa egingo da Upokomakatzan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!