Zabaldu da Areatzako jaietarako Kartel Lehiaketea

Ager Barragan 2023ko ekainaren 12a

Areatzako jaietako kartela egiteko epea zabaldu dabe Udalak eta Jai Batzordeak eta honeek garagarrilaren 14an, ordu biak baino lehenago aurkeztu beharko dira. Aurkeztutako karteletan "Areatzako Jaiak 2023, Abuztuaren 23tik 29ra" testua derrigor agertu behar da.

Lanak Areatzako udaletxean aurkeztu behar dira sinatu barik. Kartelak 60/40 cm-ko tamaina eukiko dau, baina A3 paperean aurkeztu beharko da. Kartel bakotxagaz batera eta gutunazal zarratu baten egilearen datuak -izena eta abizen bi, helbidea eta hartu-emonetarako telefono zenbakia- aurkeztuko dira.

Epaimahaiak garagarrilaren 14an berean jakinarazoko dau irabazlea zein dan eta honek 150 euroko diru saria jasoko dau.  Jaietako kartel irabazlea argitaratzeko konpromisoa hartzean dau Udalak eta jaietako liburuxkan be agertuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!