Zapatuan zabalduko dira Areatzako udal ugerlekuak

Bea Azpiri 2023ko eka. 9a, 11:20

Zapatuan, hilak 10, 11.00etan zabalduko dabez ateak Areatzako udal ugerlekuak. Arrastiko 20:00ak arteko ordutegiagaz, urri lehenengoaren 10era arte egongo dira zabalik. Aurten, eguzkitatik babestuteko eguzkitakoak egongo dira ugerleku txikerraren inguruan. Tabernea ez da zabalik egongo.

Zapatuko eguraldiari jagokonean, euskalmet-en iragarpena, da goizean ostarteak gailenduko dirala, egunaren bigarren partean bero-hodeiak garatuko dirala eta ekaitzak jo leikela. Goizean goiz hego-haizea ibiliko da eta gainerako orduetan iparra. Tenperaturea 21ºC ingurukoa izatea espero da. 

Sarri joateko abonuak egin daitekez eta Arantzazu, Artea, Igorre, Dima eta Zeanurikoek be, abonuak Areatzakoen prezio berean erosi ahal dabez. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!