Bihar zabalduko da Areatzako ugerlekuetarako abonua egiteko aukerea

Ager Barragan 2023ko eka. 8a, 11:41

Zapatuan, hilaren 10ean zabalduko ditu udalak Areatzako ugerlekuak, baina aldez aurretik abonua egiteko aukerea egongo da.

Bihar, hilaren 9a, goizeko 11:00etatik gaueko 20:00etara, erabiltzaileek aldez aurretiko abonua egiteko aukerea eukiko dabe ugerlekuetako sarreran, sarri joan gura dabenei merkeago urten jakien. Herrikoak ez diran erabiltzaileek euren errolda agiria eroan beharko dabe abonua egin ahal izateko. Bagilaren 10etik urri lehenengoaren 10era zabalduko ditue aurten Areatzako udako ugerlekuak eta tarte horretan, edozein momentutan abonua egin ahalko da. Txartelagaz zein diru fisikoagaz ordainduteko aukerea dago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!