Maria Vaquerizoren kontzertua Areatzan

Ager Barragan 2023ko eka. 6a, 13:08

Lemoaztarrak Areatzako The Quiet Corner tabernan emongo dau kontzertua hilaren 10ean, 20:00etan.

Lemoakustik 2023 jaialdian jotetik dator Maria eta urteak daroaz Mariak musikeagaz lotuta baina azkenaldian hainbat eta hainbat kontzertu emon dauz publiko aurrean Bilborock, Cafe Bar Amarillo eta Hotel Branka moduko leku eta aretoetan. 

Bakarlari moduan eta formato akustikoan jarduten dau Vaquerizok bere musikea eta momentuan bere bihotza pozez eta ilusinoz beteta daukala adierazo eban bere sare sozialetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!