Zabalik dago Areatzako udalekuetan izena emoteko epea

Ager Barragan 2023ko eka. 6a, 12:44

Bagilaren 9ko 23:30ak arte eukiko dabe, 2011tik 2019ra arte jaiotako umeek, izena emoteko aukerea.  

Udalekuek aste biko zerbitzua emongo dabe aurten, bagilaren 26tik 30era eta garagarrilaren 3tik 7ra. Aste bat edo biak egiteko aukerea eukiko dabe eta segun eta zer aukeratu prezioak aldaketak eukiko dauz. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da egun guztietan, urtekera egunetan izan ezik, egun horreetan 17:00ak arte egongo dira umeak kanpoan.

Izena emoteko hurrengo estekan klik egin:

https://docs.google.com/forms/d/1vZai3-dLabb5d-rlVOsKdhI2kp6eTb49tH9k3yTfr84/edit 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!