lana

Aldamin tabernarako lantalde bila dabil Areatzako Udala

Bea Azpiri 2023ko eka. 2a, 11:10

Ugerlekuetako taberna eta jatetxea esleitu barik geratu dala-ta, hau funtzionamentuan egoteko lantaldea osotu gura da.

Areatzako Udalak horretarako pleguak atera ebazan be, esleitu barik geratu zan udal ugerlekuetako Aldamin taberna eta jatetxearen ustiapena. Hori dala-ta, udako ugerlekuak zabalik egon bitartean, tabernea funtzionamentuan egon daiten, lantaldea osotu gura dau Udalak eta jente bila dabil. 

Taberna eta jatetxean lan egiteko euskeraz egiten jakitea balorauko da. Lana bagiletik urri lehenengora izango da. Interesa daukienek 94 673 90 10 telefonora deitu leikie informazinoa jasoteko. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!