jaialdia

Gaur emongo jako hasikerea Areatza Musik & Beer jaialdiari

Asier Abrisketa 2023ko eka. 2a, 10:17

Hamaika talderen zuzeneko emonaldiak egongo dira Areatzan gaur eta bihar artean, Basqueland Brewing garagardaoak bustita.

Astegoien honetan, bagilak 2 eta 3, ospatuko da Areatza Musik & Beer jaialdi herrikoia, musikea eta garagardaoa oinarri hartuta. Guztira hamaika nazinoarteko taldek, eta Dj batek, osotuten dabe eskaintza musikala eta garagardao artisauak, Basqueland Brewing-ek ipiniko dauz: Santa Clara, Imparable IPA, Arraun Amber Ale eta Begi Haundi, besteak beste. Horrezaz gain food truck-ak, dastaketak eta kupel jaurtiketa txapelketea be egingo dira.

EGITARAUA

Ekainak 2, barikua

Gudarien plazan

  • 19:00etan, Edgar Blues Trio.
  • 20:30ean, La Perra Blanco.
  • 22:30ean Henrik Freischlader.
  • 00:30ean, Eric Steckel.
Ekainak 3, zapatua

Kallartean

  • 12:00etan, gazi-gozo eta garagardao maridajea.
  • 13:30ean, Bob Wayne & The Outlaw Carnies.
  • 15:00etan, James Room.
  • 16:15ean, Basement Saints.
  • 17:00etan, Munduko V. Garagardao Kupelen Jaurtiketa Lehiaketa.

Gudarien plazan

  • 18:00etan, Los Retros.
  • 19:30ean, Atraco.
  • 21:15ean, Komodor.
  • 23:15ean, Basement Saints.
  • 01:00etan, Koritni.
  • Gauez, DJ ALAI.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!