gurasoak

Areatzako Guraso Elkarteak antolatutako Merkatu Txikia egingo da barikuan

Asier Abrisketa 2023ko mai. 24a, 10:55
argazkia: Areatzako Guraso Elkartea

Umeentzako bigarren eskuko gauza ugari erosteko aukereaz gainera, tailerrak eta zozketea be egingo dira; dirua Guraso Elkarteak antolatuten dauzan ekintzentarako izango da.

Areatzako eskolan ume eta gaztetxoen jolasak, liburuak, musika tresnak eta bestelakoak batzean egon ostean, maiatzaren 26an egingo da honeei bigarren bizitza bat emoteko Merkatu Txikia. Arrastiz egingo da azokea eskolan bertan eta honen inguruan, tailerrak, limoi-ur postua eta Areatzako Bainuetxeko spa-rako lagun birentzako sarreraren zozketea be egongo dira, dana musikeak girotuta. Bildutako dirua Guraso Elkartearentzako izango da, urtean-urtean egiten diran ekintzen antolakuntzarako.

Azokea bera 17:00etan zabalduko dan arren, ordu erdi arinago dirua ordezkatuko daben txarteltxoak lortzeako aukerea egongo da. Gogoratu, gero ezingo dala erabili ez diran txartelen dirua bueltan hartu. Tailerrak be 17:00etan ipiniko dira martxan; aurpegi margoketarako txokoa, xaboi ponpak eta txapak egin ahalko dira, besteak beste. Bainuetxerako sarreren zozketea ostera, 18:30ean egingo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!