mahai-ingurua

Etxebizitza problematikea landuko dau Ernaik barikuan

Asier Abrisketa 2023ko mai. 4a, 11:11

Truketxeko kideek, Batu Elkarlaguntza Sarekoek eta Galdakaoko Etxebizitza Sindikatukoek hartuko dabe parte Laminetxe Gaztetxean egingo dan mahai-inguruan, bihar 19:00etan.

Arratiako Ernaik antolatuta maiatzaren 5ean, barikua, gaur-egungo etxebizitzaren problematikea landuteko mahai-inguru bat egongo da Areatzako Laminetxe Gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Horretarako, arazo honeri urtenbidea topetan saiatuten dabizen hiru talde konbidau ditu Ernaik eta mahai-inguruaren ostean jana eta edana egongo da hurreratu diranentzako.

"Prezioen igokerea salatu eta gazteon lan baldintza prekarioak aztertu ostean, etxebizitza problematikari alternatibak eraikiko dotsezan mahainguru bat izango da"

Mahai-inguruan parte hartuko daben taldeak hiru dira. Hasteko, Areatzan oin dala urte bete baino gehiago okupatutako Truketxeko gazteak egongo dira. Bestetik, Hego Uribeko talde bi: Batu Elkarlaguntza Sarea eta Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua. Lehenengoak, etxebizitza bakarrik ez, elikadurearen problematikea be landuten dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!