MENDIA

Upo galapan, Areatzako mendi lasterketa herrikoiaren lehenengo edizinoa zapatuan izango da

Bea Azpiri 2023ko mai. 2a, 11:45

Oingo zapaturako, hilak 6, Karpoko jaietan, antolatu dabe Lamino Kirol Klubak eta Udalak Upo Galapan, Areatzako I. Mendi Lasterketea.

Parte hartzaileak 09:30ean abiatuko dira Karpoko landagunetik 14 kilometro eta 800 metro desnibeleko ibilbidea egiteko. Ibilbidearen erdian, 7. Kilometroan, horniketa puntua egongo da, lasterkariak indar faltan geratu ez daitezan bigarren zatian. Hamargarren kilometroan, Upo mendiaren tontorrera helduko da ibilbidea, eta hortik, lau kilometro baino ez helmugara ailegetako.

Antolatzaileen arabera, lasterketa herrikoia da, distantzia eta desnibelak ez dira larregizkoak eta jente askok egin ahal dau. 

Behin Areatzan, jai giroa topauko dabe lasterkariek herrian. Izan be, 13:00etan, Cotton Blues,Vermouth Session-agaz disfrutau ahal izango dabe errekako paseoan; 14:00etan, Paella eta Gisadu Lehiaketen aurkezpena egongo da; 15:00etan, bazkari herrikoia; 16:00etan, plastikozko ahate lasterketea errekan; 17:00etan, umeentzako goitibeherak Atzekoko bidean; 18:30ean, Harriti taldearen erakustaldia Goikokalen eta 20:00etan, Broken Brothers Brass Band taldeagaz kalejirea herritik zehar. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!