musikea

Nazinoarteko Jazz Eguna ospatuko da The Quiet Corner tabernan

Asier Abrisketa 2023ko api. 27a, 11:45

Zapatu iluntzean Misty taldeak eskainiko dau kontzertua Areatzako tabernan eta domeka eguerdian, Kantauri Beat taldeak.

Astegoien honetan da, aprilaren 30ean, Nazinoarteko Jazz Eguna eta Areatzako The Quiet Cornerrean bai zapatu bai domekan egingo da ospakizuna, kontzertu banagaz. Hilaren 29an, 20:00etan izango da Misty taldearen kontzertua eta hilaren 30ean, 13:00etan egongo da entzungai Kantauri Beat. Ez dira talde barriak taberna irlandarrean. Misty-k bertan egin eban estreinaldiko kontzertua eta Kantauri Beat be bada egondakoa.

Zeberioko Elsa Garcia Lizundia musikariaren atzen proiektua da Misty taldea. Lizundiaren saxofoi doinuak abeslariagaz buztartuta, jazz bersinoak joko ditue batez be zuzenean. Atzenaldian, Lizundia behin baino gehiagotan pasau da The Quiet Cornerretik, Girls in Band taldeagaz.

Kantauri Beat boskote bilbotarrak barriz Soul eta funk "jolasgarria" egiten dau; erritmo biziko oinarria, saxoagaz eta hammond organuagaz. Priscilla Band eta Kantauri Studios-en sortzaileak be badira Kantauri Beatekoak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!