frontenisa

Domekan hasiko da Laminetxeko I. Frontenis Txapelketearen atzen fasea

Asier Abrisketa 2023ko api. 25a, 17:13
Ikusle eta jokalariak, domekako frontenis partiduetan // Itxitako argazkia.

Zortzi bikote dagoz lehian, hurrengo hiru domeka arrastietan final-laudenak, finalaurrekoak eta finala jokatuteko.

Zaztaparrak Asti Taldeak eta Laminetxe Gaztetxeak antolatuta, Areatzan Laminetxeko I. Frontenis Txapelketea dabiz jokatuten domekero. 24 bikote hasi ziran txapelketan eta ronda bi jokatu ostean, zortzi bikote dagoz oin lehian: Itziar Etxebarria eta Mikel Alberdi, Unax Salcedo eta Joseba Murgoitio, Iñaki Mardaras eta Jaime Atxa, Xabier Asua eta Ibai Agirre, Unai Bengoetxea eta Mikel Izurza, Iker Ramirez eta Peio Garaigordobil, Gorka Urutxurtu eta Julen Ipiña eta atzenik, Arkaitz Goioaga eta Txomin Iturriaga.

Holan, bikoteak binan-binan lehiatuko dira aprilaren 30eko final-laurdenetan eta lauk bakarrik lortuko dabe finalaurrerako txartela. Hau, maiatzaren 7rako dago programauta eta bertan irabazten dabe bikote biek jokatuko dabe maiatzaren 13an final handia. Egun horretan jokatuko da hirugarren eta laugarren posturako partidua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!