musikea

Mikrofono irekiak egongo dira gaur Areatzan

Asier Abrisketa 2023ko api. 21a, 12:02

Arragoetako plazan, 19:00etatik aurrera egongo da bakotxaren instrumentua eroanda edo bertakoak erabilita, musikea egiteko aukerea.

Gaur, aprilak 21, Mikro Irekia antolatu dau Areatzako Udalak. Arragoeta plazan izango da saioa, 19:00etan hasi eta gauera arte. Aurrez pentsautako talde batzuk hartuko dabe parte hasteko baina aukerea egongo da edonork parte-hartzeako, kantetan zein instrumentuakaz.

Antolakuntzak ipiniko ditu mikrofonoak, bateria, pianoa eta anplifikadoreak. Beste alde batetik, aurrez pentsautako taldeen instrumentuak be egongo dira baina bakotxak bere instrumentua ekarri ahalko dau: gitarra eta pedalak, saxoa, trikitixea edo dana dalakoa. Zalantza teknikorik izan ezkero, 635 743 317 (Xabi) telefonora deitu daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!