Hamaikagarren urteurrena ospatuko dau bihar The Quiet Corner taberneak

Asier Abrisketa 2023ko api. 12a, 17:20

Ospakizunean, "super pintxopotea" egingo da 19:30etik aurrera eta zapatuan, blues kontzertua egongo da ikusgai iluntzean.

Areatzako The Quiet Corner taberna 2002. urtean jaio zan eta ordutik, hostalaritzea eta musikea buztartu dauz, "Euskal Herria eta Irlanda senidetzeko". Holan, hamaika urte honeetan garagardaoan eta batez be, blues eta jazz, musikan oinarritutako jarduera ugari antolatu dauz, bai eta irlandar kulturea buztartu, St. Patricks eguna ospatzen zein errugbi partiduak proiektetan.

Bide luze hau ospatuteko, bihar, hilak 13, urtebetetze jaia ospatuko dabe tabernan. 19:30ean zabalduko da tabernea eta "super pintxopoteoa" egongo da hurbilduten danarentzako, 22:30ak arte. Zapatuan ostera, hilak 15, Biscuit Blues Duo taldea egongo da, zuzenean dakar Chicago uriko blues musikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!