pala

Bizkaia Cup gomazko paleta txapelketea irabazi dabe areatzaztarrek

Asier Abrisketa 2023ko api. 11a, 10:50

Andrazkoen C mailan, Irati Illarregik eta Haizea Iturbek jantzi ebezan txapelak, elorrioztarrei finala irabazi ostean.

Aprilaren 2an, Basauriko frontoian jokatu zan Bizkaia Cup-eko andrazkoen C mailako gomazko paletako finala Elorrioko Hori Hori KJ taldearen eta Areatza C-ren artean. Irati Illarregi eta Haizea Iturbek osotuten eben delegazino arratiarra eta lortu eben finala irabaztea, 30-15.

Finala jokatu aurretik, urtailean hasi zan ligaxka fasea final-aurreko partiduak gainditu behar izan dabez Illarregik eta Iturbek. Lehen fasean, Areatzako beste bikote bat be egon da lehian: Irati Valdevira eta Aiora Arnaizek osotutakoa. Baina ligaxkako lehenak izan ziran Illarregi eta Iturbe, jokatuteko sei partiduak irabazita.

Gero, final-laurdenak jokatu ebezan, Areatzan bertan Olgetan G taldeari 30-21 irabazita. Finalaurrekoak barriz, partidu bina jokatu ziran, Zornotzako Erdu B taldearen kontra, lehen partidua 30-9 eta bigarrena 30-21 irabazi ebezan, finalerako sailkapena lortuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!