tailerra

Marrazketa tailerra emongo dau Areatzan Martin Ortega Murok

Asier Abrisketa 2023ko api. 4a, 11:35
Martin Ortega Muro, bere bidaia koadernoagaz.

Bidaietako koadernoak egiten hasteko materiala emon eta teknikak azalduko ditu eguenean, Areatzako kaleak marrazteko saio praktikoan.

Martin Ortega Muro marrazkilaria trebatuta dago Arratiako parajeak marraztuten, izan be, berak egin ditu bai Areatza Bisitatzeko Koadernoaren zein Igorre Ezetu erakusketako ilustrazinoak. Oin, kaleak marraztuteko teknika hau erakusteko tailerra antolatu dau, aprilaren 6an Areatzan emongo dauana, 11:00etan hasi eta 14:30ak arte. Izena 617 332 691 telefonoan edo martin@estudiosduende.com helbidean emon daiteke.

Bidaia koadernoak egiten ikasteko tailer hau hasibarrientzako dala argitu dau eta 40 euro ordaindu beharko dira. Baina prezio horregaz, marrazteko materiala be eskuratuko dau izena emoten dauanak: koadernoa, Pentel ur pintzela, akuarela profesionalak, akuarela paleta eta rotlin profesionala besteak beste.

Holan, materiala eskuan hartuta Areatzatik marrazkiak egiten pasauko dabe eguen goiza parte-hartzaileek. Bitartean, Ortegak "ideak, marrak eta teknikak" partekatuko dauz, gero bakotxak bere koadernoa betetan hasteko.

Areatza bisitatzeko koadernoaren portada, Martin Ortega Murok egina.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!