umeak

Umeentzako jarduera ugari egongo dira Areatzan hurrengo aste bietan

Asier Abrisketa 2023ko api. 3a, 11:34

Zaztaparrak taldeko begiraleakaz aprilaren 3an, 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an eta 14an izango dabe zer egin hiru eta hamaika urte bitarteko umeek.

Areatzako txikerrenek Aste Santuko oporrak aprobetxetako, Zaztaparrak Asti Taldeak eta Udalak hiru eta hamaika urte bitarteko umeentzako jarduera ugari antolatu ditue. Zazpi goiz izango dira guztira, Aste Santuetan umeek klaserik izan ez, baina jaiegunak ez diran egunetan hain zuzen be: 3an, 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an eta 14ean.

Gaur berbarako, Jolas Eguna ospatu dabe, bihar Altxorraren Jolasean ibiliko dira eta eguaztenean, urtekerea egingo dabe. Datorren astean barriz, Gurpildun Eguna, Konstrukzino Eguna, Parketxera urtekerea eta eskulanak egingo ditue hurrengoz hurrengo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!