erakusketea

'Mendian gora' erakusketea dakar Areatzako Parketxeak

Asier Abrisketa 2023ko martxoaren 30a

Erakusketea Igorreko Kultur Etxean, 2022ko urri bigarrenean.

EMMOA Fundazinoaren erakusketeak euskal alpinismoaren historia kontetan dau, aprilaren 1etik 16ra egongo da ikusgai.

Euskal Mendizaletasuna Museoa Fundazinoak landutako erakusketea da Mendian gora eta Areatzako Parketxean, Gorbeiako interpretazino zentroa, egongo da ikusgai aprilaren 1etik 16ra. Berton, euskal alpinismoaren historia kontetan da, azalpen eta argazki historikoak dabezan panelen bitartez.

Erakusketeak euskal alpinistak ditu protagonista, XX. mende hasikeran Gorbeia igotearen zaletasuna biztu eta lehen mendi taldeak sortu ziranetik hasten da erakusketea eta hurrengo pausoakaz jarraituten dau. Eskaladearen zaletasuna zabaltzetik hasi eta munduko tontor nagusietara lehen euskaldunak ailegau ziranera arte, herri honek daukan mendizaletasuna aldarrikatuten da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!