musikea

Kontzertu bi entzungo dira gaur Areatzan

Asier Abrisketa 2023ko mar. 17a, 11:56
Triple Zero Band taldearen kontzertua.

The Quiet Corner tabernan Cotton Blues taldeak joko dau eta Bixerren, Triple Zero Band taldeak.

The Quiet Corner taberna irlandarrean St. Patrick eguna ospatuko da gaur eta jaia girotuteko, 19:00etatik aurrera zuzeneko kontzertua eskainiko dau Cotton Blues taldeak. Getxoko banda honek blues eta rock abestien bersinoak eskainiko ditu iluntzean.

Gauean barriz, Bixer tabernan egongo da zuzeneko musikea, Triple Zero Band taldearen eskutik 22:00etatik aurrera. Hirukote bizkaitar honek hard rock eta southern rock estiloak buztartzen dauz eta BROTHERS diskoaren egileak dira, "Brain Shakin' Soul Breakin' Rock and Roll" musikea euren esanetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!