'Lau Eskutara' kontzertu gastronomikoa egingo da Areatzan

Asier Abrisketa 2023ko mar. 16a, 11:20

Martiaren 25ean izango da emonaldia komentuan eta sarrerak gaur zein bihar lortu daitekez udaletxean, 19:00etatik 20:00etara.

Martiaren 25ean, barikua, 20:00etan Lau Eskutara kontzertu-gastronomikoa ikusteko aukerea egongo da Areatzako komentuan. Emonaldi berezi hau Areatzako Ibon Azkona sukaldariak eta Vicent Zaragoza Bilboko Orkestra Sinfonikoko perkusino-joleak antolatu dabe Gazte Justiziako Berriztu Zentroko gazteen laguntzeagaz.

Ikuskizunaz gozatzeko edukierea mugatua izango da, beraz, sarrerak aldez aurretik lortu beharko dira. Horretarako, hilaren 16an eta 17an, udaletxean egin ahalko da izen-emotea, 19:00etatik 20:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!