turismoa

Areatzako ondare historikoa batzean dauan audiogida aurkeztuko da domekan

Asier Abrisketa 2023ko mar. 14a, 11:20

Audiogida aurkeztuteko bisita gidatuagaz batera azokea eta elektrotxarangea be egongo dira domeka goizean.

Gorbeia Landa Garapen Alkarteak, bertoko turismoa bultzatzeko markak, eta Udalak alkarlanean Areatzako ondare historiko eta kulturala bisitariei azalduteko audiogida barria prestatu dabe. Bertan, uribilduko hamar kokapenen inguruko informazinoa emoten da: plazea, Bekokale eta Zubizarra, Mari Cruz de Gurutzetaren plazea eta eskulturea, Zubizarra plazea, eleiza ataria, Burdinola errotea, eleiz aurrea, Askako iturria, Mudejar etxea eta Gortazar jauregia.

Honen aurkezpena egiteko, egitarau berezia antolatu da martiaren 19 goizerako. 11:00etan hasita, bisita gidatua egingo da Gudarien plazatik hasita. Honetarako, izena aldez aurretik emon behar da 94 612 26 95 telefonoan edo turismo@gorbeialdea.com helbidean. Halanda be, audiogida edonorentzako eta edozein momentutan dago eskuragai eu.gorbeiaeuskadi.com/areatza estekan.

Bisita gidatuaz gain, Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak merkadua be egingo dau plazan, 10:00etan hasi eta 15:00etara arte. Inguruko ekoizleen produktuak egongo dira salgai, bai eta taloak be. Gainera, goiza girotuteko R.ke.R elektrotxaranga taldea ibiliko da tabernaz-taberna 12:30etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!