Zapatuan, zezeilak 11, Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean Rusted Duo taldea ikusi eta entzuteko aukerea egongo da 19:30etik aurrera, emonaldia aurreratu egin da Athletic Clubak 21:00etan jokatuko dauan partidua dala-ta. Original zein bersinoak joten ditu Rusted Duok ahotsa eta gitarrea erabilita. Bersinoak Supertramp, B. J. Thomas eta Americaren estilokoak dira. 2021eko udan be egon ziran The Quiet Cornerrean.
Gainera, taberna irlandarrean errugbiko txapelketa gorena dan Sei Nazinoak-en partiduak be proiektetan ditue eta zapatu berean, partidu bi dagoz programauta. Irlanda eta Frantziaren arteko partidua 15:45ean hasiko da eta 17:45ean, Eskozia eta Galesen artekoa.