Laminetxe Gztx

Kontzertu gaua egongo da zapatuan Laminetxen

Asier Abrisketa 2023ko urtarrilaren 25a

Silitia eta MJ Pototaren musikea egongo da entzungai Areatzako gaztetxean, 21:30ean zabalduko dira ateak.

Areatzako Laminetxe Gaztetxeak urteko lehen kontzertu gaua antolatu dau urtailaren 28rako. Ateak 21:30ean zabaldu eta talde bi egongo dira gaztetxe barriztuaren oholtzan: Silita eta MJ Potota. Silitia 2021 urteko Gaztea Maketa Lehiaketako irabazlea izan zan eta Bilbon sortutako musika duo bat da, Xabier Barrutia (gitarrak, bajua, bateria eta teklauen programazinoa) bilbotarrak eta Ibai Silicato (ahotsa eta perkusinoa) lekeitiarrak osotua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!