bonodenda

Hil amaiera arte luzatu da Areatzako bonodenda kanpainea

Asier Abrisketa 2023ko urt. 24a, 11:03

Lehenago hiru bonuak erosi dabezanek be lortu ahalko dabez beste hiru bonu, herriko komertzioetan erabilteko.

Areatzako komertzioetan erosketak buztartuteko antolatu da Areatzan Bonodenda kanpainea eta hau luzatutea ebatzi da, urtaila amaitu arte. Holan, billaroztar bakotxak hiru bonu erosi ahal izango dauz, 20 eurotan bakotxa, gero honeek 25 euroko balioa izango dabe herriko dendetan. Kanpainea luzatu danez, oin arte hiru bonuak erosi dabezanek be izango dabe barriro parte-hartzeako eskubidea.

Betiko lez, bonuak banan-banan zein danak batera erabili daitekez baina ezingo da dirurik bueltan jaso honeekaz egindako erosketetan. Hau da, ezin dira bonuak diruagaitik aldatu eta erositakoa balioaren azpitik geratzen bada, ez da dirurik bueltan emongo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!