MUSIKEA

Barikuan Peri & Gros taldearen kontzertua egongo da Areatzako The Quiet Corner tabernan

Bea Azpiri 2022ko abe. 28a, 10:05

The Quiet Corner tabernako urteko atzenengo kontzertua datorren barikuan izango da, abenduak 30, 21:00etan.

Bertan, Peri & Gros bersinoak egiten dauan bikoteak joko dau. Taldeak, 1970 eta 1980 hamarkadetan arrakasta izan eben pop era rock musika taldeen kantu ezagunak eskainiko dabez; Bruce Springsteen, Creedence Clearwater Revival eta El Último de la Filaren kantuak, musika pop eta rockaren historiaren zatitxo bat gogora ekarteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!