ANTZERKIA

"Oparia" clown ikuskizuna egongo da Areatzan

Ixone Arana 2022ko abe. 27a, 11:18
Argazkia: Zirkugintza

Abenduaren 29an, eguena, arrastiko 18:00etan Areatzako udaletxeko areto nagusian izango da.

Zirkugintza Zirku Antzerkiaren eskutik ekarriko dabe Oparia clown ikuskizuna Areatzara. Antzerkiaren protagonistak opariak jasoten hasiko dira, baina opariak zabaltzeko egunaren bezperea da oindino. Clown-ek ezingo dabe itxaron eta opariak zabaltzen hasiko dira, ikuslegoa emozinoz eta abenturaz betetako esperientzia batera murgilduz.

Barikuan 19:30ean Areatzako Bandaren Gabonetako kontzertua eta ipuin musikala egongo dira Areatzan. Urtea amaituteko, zapatuan Lamino Kirol Klubak antolatuta, Urrekoatxan goizeko 11:30ean argazkia eta bideoa egingo dabez, hamaiketakoagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!