Mendia

Lamino Kirol Klubak bazkide izan eta federatzeko kanpainea abiatu dau

Asier Abrisketa 2022ko abe. 21a, 11:31
Laminoko kideak, 2020an Pirinioetan egindako urtekera.

Aurretik bazkide eta federaua izan ezkero, formulario baten bitartez egin daiteke eguneraketea; osterantzean, 646 355 550 telefonora deitu behar da.

Lamino Kirol Klubak mendian federau eta klubeko bazkide izateko kanpainea abiatu dau aurten be, hurrengo urtera begira. Prozesua online egin beharko da eta bazkide barri zein federau barri egiteko, Xabi Iturriagagaz harremanetan ipintea gomendau dabe, 646 355 550 telefonoan. Zenbaki bardina erabiliko da BIZUM bidez ordainketak egiteko.

Aurten bazkide eta federau izan bazara barriz, formulario bat bete behar da. Bertan agertzen da prezioei buruzko informazino guztia, prezioak adinka eta kategoriaka sailkatuten dira; adibidez: nagusia 20€ + NAGUSIA Federau "NORMALA" + BTT  100,38€. Espainiar estadu osorako federazino "normalaz" gainera, mendi bizikletea eta mugaren beste aldeko Pirinio zatia be aukeratu daitekez; baita FEDMEn egotea be.

Federau ezkero, Mendi Federazino erremesak abenduaren 28an, urtailaren 10ean eta 24an helduko dirala aurreratu dabe. Lamino Kirol Klubeko bazkide izateko prezioak ostera honeek dira: 26 urtetik gorako nagusiak 20 euro, 65 urtetik gorakoak 15 euro, familiarrak 45 euro (nagusi 2 + 1, 2, 3... ume) eta guraso bakarreko familia 25 euro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!