Athletic club

Peña Gorbeako Gurutzeak Vigora egingo dau urtekerea

Asier Abrisketa 2022ko aza. 29a, 12:18

Urtailaren atzen astegoienean, Athletic Club eta Celta de Vigo arteko partidua jokatuko da eta Areatzeko peñak bertaratuteko deialdia egin dau, abenduaren 5era arte emon daiteke izena.

Urtailaren 27 eta 29 arteko astegoienean jokatuko da Vigon, Athletic Club eta Celta de Vigoren arteko ligako partidua. Harreman oneko zaleak dira biak eta urtero batzean dira athleticzale ugari Vigon. Aurten, Areatzako Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñako kideak eta eurekaz izena emoten dabenak be egongo dira Galizia aldean talde bizkaitarra animetan. Pandemiaz geroztik egingo dan lehenengo urtekera da hau, atzena 2020ko martian egin zan, Valladolidera. Izena 657 719 554 telefonoan edo The Quiet Cornerren emon behar da abenduaren 5a baino lehen.

Urtekerea partidua astegoienean bada bakarrik egingo da, izan be, partidu batzuk astelehenean jokatuten dira eta ordutegia ez dago oindino zehaztuta. Astegoienean bada, urtailaren 27an goizeko 09:00etan urtengo da autobusa Aretzatik. Prezioak bidaia, ostatua eta sarrerea barne hartuko dau, baina oindino zehazteko dago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!