Zemendiak 25

'Luze edo motz' umorezko ikuskizuna izango da gaur Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko aza. 28a, 12:22

Indarkeria matxistearen kontrako egunaren lanketa barruan dago antolatuta Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren emonaldia; udaletxeko aretoan ikusi ahalko da gaur 19:00etan.

Luze edo motz  2020an Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak aurkeztutako umorezko ikuskizuna da. Lanku ekoizpen-etxeak zabaltzen dau eta kazetari-umoregile bardinek 2018an sortutako Bakean dagoena, bakean utzi emonaldiaren jarraipena da.

Euskerea eta generoa umoregai lez hartuta, alkarregaz jositako sei alkarrizketa batuten dabez Torregaraik eta Martiarenak gizartea zertan luze eta zertan geratzen dan labur hausnartuteko. Euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna, "kristalezko sabaia", hilekoa, ligatzeko teknikak, masturbazinoa eta menopausia izango dira, besteak-beste, berbagai.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!