Kontzertua

Folk eta country rock musikea egongo da entzungai Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko aza. 10a, 10:26

Bariku gauean Carlos Carranzak eta Charlie Coshek eskainiko dabe kontzertua The Quiet Cornerren.

Zemendiaren 11n, Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean izango dira Carlos Carranza eta Charlie Cosh musikariak 21:00etatik aurrera. Old folk eta rock country abestiak taularatuko ditue zuzenean. Carlos Carranzaren lehen kontzertua izango da The Quiet Cornerren baina Charlie Cosh ezaguna da Areatzan, atzenengoz zezeilean egon zan kantetan, Mikel Gaztañaga eta Juan Duranegaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!