musikea

Blues musikeak beteko dauz Areatzako tabernak

Asier Abrisketa 2022ko urr. 28a, 10:18
Cotton Blues taldea.

Gaur Cotton Blues taldea egongo da Bixerren eta bihar, Confluence taldea The Quiet Cornerren.

Blues doinuak izango dira nagusi astegoienean Areatzako tabernetan, kontzertu bi programau ditue eta. Hasteko gaur, hilak 28, Bixer tabernan Cotton Blues talde getxoztarrak eskainiko dau zuzeneko kontzertua, blues eta rock abestien bersinoak joko ditue gauean, 22:00etatik aurrera.

Bihar barriz, zapatua, The Quiet Corner tabernan egongo dira Confluence taldeko kide biak 20:00etan. Honeek kanta originalak egiten ditue, blues musikea pop eta jazz doinuakaz nahastuta. Irrintzi Ibarrola eta Jorge Gros dira taldekideak eta "Memphis, Mississippi, San Francisco, Gallarta eta hegoaldeko itsasoetako esentzia" izetuten dabe kontzertuetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!