musikea

'Txalapartea kallean' ikastaroa antolatu da Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko urr. 24a, 17:39

Zemendiko eta abenduko zapatu eguerdietan izango dira saioak doban; izena asteon emon behar da, 649 979 115 telefonoan.

Aspaldian Trukutze Txalaparta Taldea egoan Arratian baina hau galduta, txalapartea joten hasteko aukera gitxi dago gurean. Holan, "jenteari aukerea emoteko" antolatu da Txalapartea kallean ikastaroa. Hamabi urtetik gorako gazte eta helduentzako saioak izango dira, ezer ordainduteko beharrizan barik, zapaturo.

Klaseak zemendiaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta abenduaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira 12:00etan. Antolatzaileak azaldu dauanez, printzipioz klaseak plazan izango dira eta eguraldi txarra egin ezkero, udaletxeko arkupeetan. Parte hartzeako, izena hilaren 28a baino lehenago emon behar da, 649 979 115 telefonora deituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!