Otzarretara ibilaldia eta pago motzen gaineko gogoetak antolatu dauz Parketxeak

Erredakzinoa 2022ko urr. 13a, 11:17

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, zapaturako, urri bigarrenak 15, Otzarretara ibilaldia antolatu dau Areatzako Parketxeak.

Saldropotik 10:00etan urtenda, Otzarretara joango dira partaideak eta han, Juanjo Hidalgo historialariak pago motzez gainean jakin beharrekoak azalduko dauz, Pago motzak, iraunarazi beharreko altxorra izeneko berbaldian. Paraje eder horretan, pago motzek, kultura eta natura batu eta historia kontau egiten dabelako babestu beharreko altxorra da historialariarentzat. 

Ondarearen Europako Jaurdunaldien aurtengo gaia, Ondare Iraunkorra da, gure kultura ondarea babesteko ze pausu emon daitekezan aztertzera konbidatuten dauana. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!