azokea

Arratiako Andra Sortzaile eta Ekintzaileen II. Azokea zapatuan izango da

Bea Azpiri 2022ko ira. 22a, 12:43

"Andrak plazara(tu)" lelopean andra gaiteroen kalejirea, azokea eta bertso-saioa egongo dira Areatzako frontoian.

Azokea frontoian izango da 11:00etatik 14:00etara, baina jai giroa lehenago hasiko da, 10:00etan, Bizkaiko gaitero andra musikarien kalejireagaz. 13:30ean barriz, Onintza Enbeita, Maddalen Arzallus eta Ane Labaka bertsolariek bertso-saioa eskainiko dabe.

Arratiako andra sortzaileen lana bultzatu eta euren artean sareak sortzeako helburuagaz antolatuten dau Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak andra sortzaile eta ekintzaileen azokea. Urtean-urtean, herri baten egiteko asmoa dago. Holan, igaz Diman egin zan eta aurten, Areatzak hartu dau azokearen lekukoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!