mendia

Zapatuan izango da Areatzako Mendi Martxea

Bea Azpiri 2022ko ira. 16a, 11:15

Inguruko toponimia eta antxinako hiru bide ezetuteko aukerea egongo da, 26 eta 19 kilometroko ibilbideetan.

Areatzako inguruak ezetuten emoteko sortu zan Areatzako Mendi Martxea eta bederatzigarren edizino honetan antxinako hiru bide barri dagoz ibilbidean. Partaideek ibilbide bi ditue aukeran: 26 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboko ibilbide luzea eta 19 kilometro eta 750 metroko desnibel positiboko ibilbidea. Urri lehenengoaren 17an, 08:00retan plazatik urtengo dira ibiltariak ibilbide luzea egiteko. Hemeretzi kilometrokoa egitekoak diranak, Mendiganan ekingo deutsie ibilbideari. Hara joateko antolakuntzeak autobusa ipiniko dau. Amaieran, parrilladea egongo da partaideentzat.

Bederatzigarren edizino honetako ibilbideak zati barriak ditu. Aurten hiru bide barri zabaldu dabez, antxinako bideak, urteetan erabili barik egon diranak. Eta toponimiari be garrantzia emon deutsie. Izan be, 50 kartel baino gehiago prestatu dabez lekuen izenak marketako, Iñigo Iturbe adituaren laguntzeagaz.

Paraje ederrak

Beti 100 lagunetik gora hartu dabela parte eta 2017an 300era ailegau zirala dino Xabier Iturriaga antolakuntzakoak eta partaideek ibilbidea ederra dala esan deutseela beti dino: “Ez da Gorbeiako puntara igon behar, leku polit, ezezagunak eta ikuspegi ikaragarrizkoak ikusteko”. Udalak antolatu dau beti Areatzako martxea, atzenengo urteetan Lamino Kirol Klubaren laguntzeagaz. Klubak 100 federadu eta bazkidetik gora dauka egun.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!